CPEN EZAGUTU EZAZU
Nafarroako Foru Erkidegoko enpresa-sektore publikoko bilgunea da Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoa (CPEN), zein 16 sozietate publikok osatzen duten kudeaketa eredu onbideratu, orekatu eta jasangarria bat eratuz.
NEKPk gizartearekin duen konpromisoa ez da soilik baliabide publikoak modu eraginkor eta efizientean erabiltzea. Horrez gain, enpresa-sektore publiko orekatu eta jasangarria lortu nahi du, balioak transmititzeko elementu gisa balioko duena, Foru Erkidegoaren garapen ekonomikoa sustatuko duena eta Nafarroako Gobernuko sailen politiken egikaritzea erraztuko duena.
Enpresa-sektore publikoa Nafarroako gizartearen zerbitzura.
CPEN EGUNEAN (GAZTELERAZ)
CPEN YOUTUBE KANALA
NAFARROAKO GOBERNUKO
SOZIETATE PUBLIKOAK
GUREKIN LAN EGIN
Nafarroako enpresa-sektore publikoak garapen profesionaleko aukerak eskaintzen ditu jarduera-arlo oso desberdinetan: nekazaritza, plangintza urbanistikoa, abeltzaintza edo konponbide teknologikoak, adibide batzuk izendatzeagatik. Ezagutu itzazu orain irekitak ditugun hautapen-prozesuak.
GARDENTASUN LEGEA
Gardentasunari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legeari eta lege hori garatzen duen araudiari jarraikiz, ondorengo informazio hau helarazten da eta eskuragarri jartzen da.
BAZENEKIEN... ?
NON AURKITU GAITZAKEZU
Nafar sozietate publikoen jarduerak Foru Erkidego osoan zehar hedatzen dira, lurraldearen egituratzean lagunduz eta garapen ekonomiko eta sozialaren alde lan eginez. Aurkitu itzazu hurrengo mapetan non kokatzen diren gure egoitza nagusiak, Iruñetik kanpo ditugun bulegoak eta sozietate publikoek kudeatutako gainerako instalazioak.
Iruñerria
Nafarroa
Honez gain, Nilsa-k 141 araztegi eta 544 putzu septiko kudeatzen ditu Nafarroa osoan zehar. Ezagutu itzazu hemen.






