Skip to main content

KONTRATATZAILEAREN PROFILA

Kontratatzailearen Profila Nafarroako Gobernuaren sozietate publikoen kontratu-jarduerarekin lotutako informaziora zuzenean sartzeko sortu den gune bat da. Informazioa hori Kontratu Publikoen Foru Legearen pean dauden gainerako erakundeenarekin batera Nafarroako Gobernuaren Kontratazio Atarian aurki daiteke (Foru Komunitateko lizitazioen publizitatea egiteko bitarteko ofiziala).


NEKPren Kontratatzailearen Profilean honako hauei buruzko informazioa aurki dezakezu:

Lizitazioen eta esleipenen iragarkiak

Sozietate publikoek argitaratutako lizitazioen iragarkiak bilatzeko, egin klik hemen. Ondoren, bete ezazu “Deitzailea” eremua interesatzen zaizun sozietatearen izena jarrita (ikus beherago izenen zerrenda).


Era berean, argitaratutako esleipenak bilatzeko sakatu hemen eta bete ezazu “Deitzailea” edo “IFZ” eremuan zure intereseko sozietateari dagokion informazioa, jarraian aurkezten den zerrendan oinarrituta:

  • Ciudad Agroalimentaria de Tudela, S.L. (B31958606)
  • Centro Europeo de Empresas e Innovación de Navarra, S.L. (B71069876)
  • Centro Navarro de Autoaprendizaje de Idiomas, S.A. (CNAI) (A31709587)
  • Corporación Pública Empresarial de Navarra, S.L.U (B71018360)
  • Gestión Ambiental de Navarra, S.A. (A31112501)
  • Instituto Navarro de Tecnologías e Infraestructuras Agroalimentarias, S.A. (A31864572)
  • Navarra de Servicios y Tecnologías, S.A. (NASERTIC) (A31098064)
  • Navarra de Suelo y Vivienda S.A. (NASUVINSA) (A31212483)
  • Navarra de Infraestructuras de Cultura, Deporte y Ocio, S.L. (B31931959)
  • Navarra de Infraestructuras Locales, S.A. (NILSA) (A31243702)
  • Sociedad de Desarrollo de Navarra, S.L. (B71069868)
  • Trabajos Catastrales, S.A. (A31112121)
  • Tracasa Instrumental S.L. (B71280689)

Lizitatzaileen Erregistro Ofiziala

Sozietate publikoek deitutako lizitazioetan lehiatu nahi duten merkataritza-sozietateek, kooperatibek eta lan-sozietateek Nafarroako Foru Erkidegoko Lizitatzaileen Borondatezko Erregistroan izena eman ahal izango dute.


Zerbitzu honen helburua zera da, ziurtagiri bera hainbat tramitetan behin baino gehiagotan aurkeztu beharrik ez izatea. Kontratazio Publikorako Batzordeak igorritako Ziurtagirien ustiaketa elektronikoan oinarritzen da, batez ere. Ziurtagiri horiek beren indarraldiaren erantzukizunpeko adierazpenarekin batera aurkeztuz gero, lizitatzaileak ez du nortasun- edo ordezkapen-agiririk aurkeztu behar izango sozietate publikoek deitutako lizitazioetan.


Erregistroan izena eman nahi izanez gero, klikatu hemen.

Lizitazio elektronikoa

Aurki derrigorrezkoa izango da sozietate publikoen lizitazioetan parte hartzeko eskaintzak eta eskaerak Nafarroako Lizitazio Elektronikoaren Plataformaren (NLEP) bidez aurkeztea, Nafarroako Kontratazio Publikorako Batzordearen mendeko bitarteko ofiziala (web-tresna).


Nafarroako Lizitazio Elektronikoaren Plataforman abian diren lizitazioei dagokien dokumentazio guztia aurkeztuko da, eta dokumentazio horren konfidentzialtasuna gordeko da ireki arte; bestalde, kontratazio-organoarekin harremanak ezarriko dira eskaintzan hark eskatutako zuzenketak eta argibideak gauzatzeko. Eskaintzak prozedurak hala eskatzen duenean irekiko dira jendaurrean. Hala, plataforma hau Foru Lege honen aplikazioaren pean dauden erakunde guztien egoitza elektroniko eta erregistro osagarri gisa konfiguratuko da kontratazio publikoaren ondore guztietarako.


NLEP erabilgarri izan orduko Kontratazio Ataritik zuzenean sartu ahal izango da bertara.

Laguntza

Nafarroako Kontratazio Atariari buruzko ezein argibide behar izanez gero edo zalantzaren bat izanez gero, egin kontsulta Kontratazio Atariaren laguntza-zentroan.


Zure interesekoa izatea espero dugu.