Skip to main content
Logotipo SODENA

SODENA

Sociedad de Desarrollo de Navarra, S.L.

Sociedad de Desarrollo de Navarra, S.L. (Sodena) balio gaineratua duten enpresen proiektuak antzemateko eta garatzeko Nafarroako Gobernuak duen tresna da. Hari dagokio, halaber, eskualdearen eraldaketa eta garapen ekonomikoa sustatuko duen Espezializazio Adimentsuaren Estrategiaren (S3) diseinua eta ezarpena koordinatzea, eskualdearen garapenari eta kalitateko enpleguaren eraketari ekarpena eginez.


Bere jarduera nagusia bertako zein kanpotik erakarritako enpresa-proiektuetan inbertitzea da. Horretarako, enpresa horiei laguntza finantzarioa ematen die, kapitalean parte hartuta eta partaidetza-maileguak emanda. Proiektu horiek Nafarroarekin lotuta egon behar dute, eta eskualdearen garapen orekatu eta jasangarriari ekarpen aktiboa eta garrantzitsua egin behar diote. Era berean, sustengu teknikoa ematen da, inbertsore eta enpresa berriei koordinazioa, laguntza eta lotura eskainiz, beren proiektuak Nafarroan kokatzea erabakitzeko behar duten babesa emanez.

NEKP partaidetza: 100 %
Carlos III.a Noblea etorbidea, 36, 1. esk.
31003 Iruñea (Nafarroa)
Tel.: 848 421942 ·Faxa: 848 421943

info@sodena.com
@sodenavarra | LinkedIn