CNAI
Hizkuntzen ikasketa erraztu eta sustatzeko Nafarroako Gobernuak 2001ean sortu zuen enpresa publiko bat gara. Nafarroari nazioartean kokatzen lagunduko dioten hizkuntzaren arloko berrikuntza-proiektuak bideratzeko eta sustatzeko jaio zen CNAI, alegia, hizkuntza ezberdinetan komunikazio-konpetentzia hobetzeko.
Gure ibilbidean zehar Europako eta tokiko proiektuak jarri ditugu martxan eta horiek guztiek eragin handia izan dute gure errealitate sozialean. Lanean aritu garen hamabost urte pasa hauetan eskoletako ikasleentzako, irakasleentzako eta hezitzaileentzako ikastaro eta programak eskaini ditugu.
Kudeatzaile eta irakasle prestatu eta motibatuak ditugu gure taldean. Haien eskuetatik igarotzen dira Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleak, irakasleak, Administrazio Publikoko langileak eta komunikazio-gaitasuna modu berritzailean hobetu nahi duten pertsona guztiak.
31001 Iruñea – Nafarroa
Tel.: 948 20 73 43 - 948 20 73 45 · 948 20 73 46. Faxa: 948 20 73 44 6
www.cnai.es
info@cnai.es
@InfoCNAI